XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geure gauza oien maitasun orren indarrez mendirik-mendi ta baserririk baserri ibilli izan naizenean, ¡nik artu dittudan atsegin gozoak!,, Aitona praka nasaien pipadari begira, euren jardun guntsua entzunaz, nik igaro ditudan aldi pozgarriak!,, Urte-sagarraren antzeko amoña ximelaren kontutxoakin, nik izan dittudan biozkada xamurrak, goxoaren-goxoz adurra jarioka, zein-da magal maitekor baten dantzari darabillen titi goxoz asetako seintxoaren antzera!.

Onelakoxe baten, Leiz ibarreko baserrietan geure kantu zar billa nebillela - Aitona euskal jator bategana jo nuen.

Izugarrizko iztuna ta kontularia zan bera.

Makiña bat ipui, ta esakera jakin eragin zidan berak; arek etzekian konturik, etzekian Akelarreko Andre Joxepa Tronketak ere.

Jardun luze bat eginda, esan nion: -Tira, Juan Joxe, ia orain Arantzazuko Ama Birjiñaren bersoren batzuek.

- Baita oreik be, kantauko deutzedaz; baidaki Leiztarrok Arantzazuko Amaren maitale jatorrak gerala... Ara neuk txikitan ikasitako kanta batzuk:.